Faktoria
Arkaitz Millan
'Gure hiriek ez ezik, naturak ere gero eta turista gehiago erakartzen ditu'
'The Basque Tour' programa eskainiko du Jaurlaritzak Fiturren, hona etortzen diren bisitariek leku bat baino gehiago ezagutu dezaten.
-
6:32 min
"Oso momentu eta leku zehatz batzuetan pilaketak izan diren arren" turisten kontzentrazioek, orohar, arazorik ez duela sortzen berretsi du Arkaitz Millan Basquetourreko zuzendariak 'Faktoria'n, eta gaineratu, "euskal hiriek ez ezik, naturguneek ere gero eta bisitari gehiago erakartzen" dituztela.
"Alde horretatik, pozik gaude", azpimarratu du Millanek. Ildo horretan egingo dute aurrera Fitur azokan ere. Naturguneak, herri eta hirietako turismoa eta gastronomia eskainiko ditu Jaurlaritzak bertan; baina, leku jakin batean baino, euskal inguruak konbinatzeko proposamenak ere egingo dituzte: horien artean, "The Basque Route" Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako leku bat baino gehiago ezagutzeko proposamen turistikoa.
men turistikoa.