Itxi

Faktoria

Proactiva Open Arms

Igone Mariezkurrena: 'Arima, gizatasuna galduta heltzen dira iheslariak'

Proactiva Open Arms itasoan erreskatean laguntzen ari diren gobernuz kanpoko erakundeetako bat da. Igone Mariezkurrena kazetaria eurekin aritzen da eta bertan ikusitakoak kontatu ditu 'Faktoria'n.

  • 23:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Igone Mariezkurrena kazetaria Proactiva Open Arms, gobernuz kanpoko erakundearekin hiru misiotan hartu du parte, eta laugarren aldiz laster joango da Libiako kostaldera. Donostiarrak 'Faktoria'n esan digu behin hango drama ikusita ezinezkoa dela burutik kentzea, gertutik ez jarraitzea ezinezkoa dela.

Gobernuz kanpoko erakunde batek iheslarien prozesu guztian parte hartzea ezinezkoa dela deritzo. Proactiva Open Arms-en egitekoa erreskatea da, uretik ateratzea, erakunde humanitarioa da. Euren lana hor bukatzen da, Italiako portuetan, "neretzat hori da zailena, gogorrena, itsasotik, heriotza ziurretik salbatu ditugu, baina ezin diezu ezer bermatu, etorkizun ziur bat ezin diezu ziurtatu".

Kazetariak azaldu digu, iheslariek ez dakitela euren bizitza arriskatzen dutenik, "gauez ateratzen dira, eta Italia gertu daudela sinistarazten diete, askok ez dute itsasoa inoiz ikusi, eta desesperazioak jota, eta sufrimendu zama horrekin arriskurik ez dagoela sinisten dute".

Igone Marizkurrena oso kritiko azaldu da Europaren jarrerarekin, 'nahita uzten dituzte iheslariak uretan hiltzen, hiltzen badira arazo gutxiago sortzen dutelako. Arazoa barreiatzen saiatzen dira, ezikusiarena egiten, baina fluxua geldiezina da'. Gaineratu du errefuxiatuen egoera kudetzea ez dela gobernuz kanpoko erakundeen zeregina, gobernuek bermatu beharko luketela pertsona hauen duintasuna, "badakite zer dute Libian eta hala ere hara itzuli nahi ditugu".

Uretan salbatzen dituztenean errefuxiatuak “arima galduta, gizatasuna galduta heltzen dira, barre eta negar egiteko gaitasuna galtzen dute”.

 

 

>