Faktoria
''Pintxo pote misioa''
FITUR azokan Santurtzik herria ezagutzeko joko berritzailea aurkeztu du
Santurtziko itsas ondarea ezagutarazteko gymkhana esperientziala antolatu du Udalak. Arantza Garai Santurtziko turismo teknikariak proposamenaren xehetasunak eman dizkigu 'Faktoria'n.
-
8:40 min
'Pintxo pote misioa. Santurtzi martineroa' ekimena aurkeztu dute FITUR Turismo azokan. Santurtziko itsas ondarea ezagutarazteko ekimen berritzailea da, joko esperientziala prestatu dute, kultura, gastronomia eta itsas ondarea jokoen bidez ezagutzeko. Ibilbidea oinez eta itsasontziz egingo dela aurreratu du 'Faktoria'n Arantza Garaik, Santurtziko turismo teknikariak.
Prestatuko frogak gaindituz gero, parte harte hartzaileak pintxo pote bat irabaziko du. Arantza Garairen hitzetan, herria ezagutzeko bete modu bat diseinatu dute. Pintxo potea herriko tabernekin egindako akordioari esker eskainiko dute, eta pintxo horietan Santurtziko produktuak hobeto ezagutzeko aukera eskainiko dute, hala, antxoak edota hegaluzea protagonista diren pintxoak egingo dituzte.
Datorren astetik aurrera abian izango da ekimena, taldeka egingo da, eta gutxienez 8 lagun beharko dira jokoa egin ahal izateko.
n ahal izateko.