Itxi

Faktoria

100 urteko ahizpak

Felisa Etxabe: 'Garai batean, dena bekatua zen'

Felisa eta Flora Etxabe ahizpa azkoitiarrek 100 urte bete dituzte. Felisak bere bizitzaren errepasoa egin digu, gerra garaiko kontuak gogoratu ditu, baita ezkondu osteko urte zoriontsuak ere.

  • 22:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Felisa eta Flora Etxabe ahizpa bikiek 100 urte bete dituzte aurten, Errege Egunean. Felisa Etxaberekin izan gara Elgoibarko bere etxean eta bere bizitzaren errepasoa egin du gurekin. Belarriak oker, baina burua ezin hobeto duela esan digu, eta ahizparekin 100 urtetara iristea bere ametsa zela aitortu digu.

"Garai batean dena bekatua zen", horixe esan digu Felisak gaztaroko garaiak gogoratuz. "Lehengo bizimodua edo oraingoa?" galdetuta, dudarik gabe lehengoa aukeratu du, "ate denak zabalik zeuden, gaur kisketak, giltzak… eta hala ere, beldurrez bizi gara!"

Bizitzako garai gordinak gogoratu ditu gurekin, "Gernika sutan zegoela ikusi nuen, neskame lanetan negoen orduan", bizia nola salbatu zuen kontatu du "Faktoria"n.

Ezkondu ostean egunik gozoenak izan zituela esan digu, gizonaren falta handia sumatzen duela dio, beretzat gizonik onena izan zuela.

FLORA eta FELISA ETXABE ahizpa bikiak Faktoria

Felisa eta Flora ahizpak, berriki jaso duten omenaldian.