Itxi

Faktoria

ITE eraikinen azterketa

'50 urteko eraikinen ehuneko 13k baino ez dute egin ITE azterketa teknikoa'

Euskal Autonomia Erkidegoan 50 urtetik gora duten 73.000 eraikinek egin behar dute ITE azterketa teknikoa ekainaren 27 baino lehen.

  • 22:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zaila izango da, Euskal Autonomi Erkidegoko Etxebizitza Legeak ITE eraikinen azterketa teknikoari jarri dio epea betetzea. Araudiak dio ekainaren 27 aurretik 50 urtetik gora dituzten etxebizitza guztiek, ITE izena duen ikuskapena egin behar dutela. 73.000 daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta datuek erakusten dute abiadura oso geldoa dela. Ehuneko 13k bakarrik egin dutelako ikuskapena. Legediak jasotzen du, txostena ez egitea "arau hauste larria" dela eta 20.000 euro arteko isuna jaso dezake etxe-jabe batek.

ITE azterketa nola egiten den, nork egiten duen, zer hartzen duen kontuan eta zenbat balio duen azaldu dugu 'Faktoria'n: EUSKO-REGITE Eusko Jaurlaritzak ITE azterketak jasotzen jarri duen zerbitzuko arduradun Cristina Martinezen eta Maddalen Akasuso Hego Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko presidentearen laguntzarekin.

 

rekin.