Faktoria
Abel Barriola
'Ez naiz erretiratzeaz damutzen, baina bizimodu berrira ohitzea zaila da'
19 urteren ostean, maiatzean utzi zuen ibilbide profesionala Abel Barriolak; igandean Sabino Arana Fundazioaren saria jasoko du Arriaga antzokian.
-
16:58 min
Abel Barriola pilotariak 19 urte egin ditu txapelketa profesionalean eta maiatzean hartu zuen erretiroa. Igandean Arriaga antzokian jasoko du Sabino Arana fundazioaren saria, Barriolak 'Faktoria'n aitortu digu poz handia sentitu duela, "beste sariatuak ikusita, euren artean egotea, eskertzekoa da, gauza polita". Trajea jantzita joango dela esan digu, "bakoitzak askatasuna du, baina egokia iruditzen zait korbata eta guzti jaztea".
Duela gutxi hartu zuen erretiroa, eta damutu ote den galdetuta, pilotariak hauxe esan digu: "Ez, damutu ezta momentu batean ere, baina ez da erreza, nik uste nuen errazagoa izango zela, baina beste bizimodu bat eramatea zaila da".
Gaur egungo pilotaren egoerari buruz galdetuta, Barriolak esan digu, gaur egun, ikusgarritasuna bilatzen dela, eta garrantzitsua dela pilotaren esentzia, baloreak zaintzea. Momentu honetan txapelketan dauden pilotariei buruz ere hitz egin du.
Azkenik, duela 5 urte izandako alabari buruz esan du: “Pilota uztearen alde onena alabaz disfrutatzeko denbora izatea da".
ora izatea da".