Itxi

Faktoria

Jose Migel Maiz

'Bizi naizen artean ez dut sekula ahaztuko garaipen hura'

Donostiako Nazioarteko Krossa irabazi zuen euskaldu bakarra da eta aurten 50 urte dira garaipena eskuratu zuela, "Faktoria"n berekin egon gara garaipena eskuratu zuen toki berean.

  • 20:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako 63. Nazioarteko Krossa igandean jokatuko da Hipodromoan. Aurten urteurren berezia da Jose Migel Maizentzat, duela 50 urte berak irabazi zuen, ordutik bera da 63 urte hauetan krossa irabazi duen euskal korrikalari bakarra, eta, garaipen hura gogoratzeko hipodromoan, garaipena lortu zuen toki berean, egon gara berekin 'Faktoria'n.

Garaipena beti gogoratuko duela esan digu hunkituta "bizi naizen artean ez dut sekula ahaztuko egun hura”, hipodromoan dagoen bakoitzea zirrara sentitzen duela dio. Garaipen horren ostean kopa, txapela eta labadora oparitu zizkioten, eta bereziki azken saria pozik hartu zuela esan du ezkontzekotan zegoelako eta ondo etorri zitzaiolako.

Krossa egiten zenean, sekulako jendetza biltzen zela gogoratu du, "dena bete egiten zen eta ibilbide guztian jendea nonahi ikusten zenuen animoak ematen". Lasterketa irabazteko aukerak zituela pentsatzen zuela aitortu digu, eta helburua lortzeko bereziki prestatu zela. Aurreko egunetan euria egiten zuela gogoratu du, eta lokatz asko zegoela, testuinguru hori ondo etorri zitzaiola dio, "baserrian eta mendian hazitako naiz, eta ezin hobeto moldatzen nintzen hor”.

Kirolak sakrifizio asko eskatzen dituela ere kontatu digu, baina "asko ikasi eta ikusi" zuela kirolari esker.

kirolari esker.