Faktoria
Manu Aierdi
'Laukoa eta Gobernua sendo daude'
Gobernu programarako akordioak bi urte eta erdi hauetan "balio izan duela" eta "etorkizuneko lerroa ere hori izango" dela azpimarratu du Nafarroako Gobernuko lehendakari-ordeak.
-
22:58 min
Ahal Dugu-Podemosen sortu den krisi larriak Nafarroako aldaketaren gobernuan sortu dezakeen arriskuari indarra kendu nahi izan dio Manu Aierdi Gobernuko presidente-orde ekonomikoak eta, aurrekontuak onartuta eta plan estrategiko guztiak martxan daudela azpimarratu du 'Faktoria'n egindako elkarrizketan. "Bi urte eta erdiko bidea egin dugu. Akordio programatikoak balio izan du bi urte eta erdi hauetan eta etorkizuneko lerroa ere hori izango da", iritzi dio. Alde horretatik, "laukoa eta Gobernua sendo" daudela azpimarratu du.
Kataluniako egoeraz azaldu du, aldiz, kezka. Garapen ekonomikoko kontseilari gisa "guztiei eragiten digula" egiaztatu du eta "okerrena" dela, "tunelaren amaiera eta argia ez ikustea".
Tren lasterraren estrategikotasuna azpimarratu du berriz ere, eta oraintxe, Espainiako Gobernuaren eskariz egindako euskal Y-aren loturari buruzko txostena sakontasunez aztertzen ari direla. Horren ondoren erabakiko dute alegazioak aurkeztuko ote dituzten. Azaldu du, hala ere, lotura hori ezezik, abiadura handiaren gainontzeko proiektu-tarte guztiak bultzatzen jarraitu beharra dagoela eta azpimarra berezia egin du Iruñeko tartean. "Oso inportantea da, lehentasunetan atzera geratu den arren", esan du.
an du.