Faktoria
Patxi Zamora
'CAN auzia azaleratzeagatik kaleratu naute'
Patxi Zamora Kontuz kontsumitzaileen elkarteko bozemailea da, eta 31 urtez Iberiako hegaldi zerbitzaria izan ondoren, duela gutxi lanik gabe geratu da.
-
17:54 min
Nafarroako Gobernua babesten duten lau alderdiek erabateko babesa adierazi diote Patxi Zamora Kontuz kontsumitzaileen elkarteko bozemaileari.
Patxi Zamorak bizi duen egoera dela eta, kezkatuta azaldu dira Nafarroako lauko gobernua osatzen duten alderdiak. Nafarroako parlamentuan eskainitako prentsaurrekoan esan dute, arrazoi politikoak egon daitezkeela Patxi Zamora lanetik kanporatzeko arrazoien artean.
"Faktoria"n Zamorak azaldu du 31 urtez Iberiako hegaldi zerbitzaria izan ondoren, duela gutxi lanik gabe geratu dela Zamora. Hegaldietan lan egiteko beharrezkoa den Guardia Zibilaren baimen berezia kendu diote, eta hori dela eta enpresak kaleratu du. Iberiako zuzendaritzak eta sindikatuek ere ez dute ulertzen zer dela eta kendu dioten hegaldietan lan egiteko baimena patxi zamorari. Zamoraren ustez "CAN auzia azaleratzeagatik kaleratu naute", eta pairatzen ari den indefentsioa salatu du. "Zerbait gertatu da, kalean nago 31 urteko lanaren ostean, eta ez dut azalpenik jaso, enpresak ere ez daki zergatik kaleratu nauten" halaxe mintzatu da Zamora.