Faktoria
Eguneko efemeridea
Gandhi hil zutela 70 urte
Askoren ustez XX. mendeko pertsonaia garrantzitsuenetakoa dena gogoratu behar dugu. 1948ko urtarrilaren 30ean, duela 70 urte, hil zuten Mahatma Gandhi.
-
4:06 min
Ez da zalantzarik, Mahatma Gandhi, Historia liburuetara igaro den persona da. Duela 70 urte hil zuten, eta Gorka Kalzada idazle eta ikerlariarekin gogoratu dugu haren ibilbidea.
1869an merkatari kastan jaioa, gurasoek indiar tradizioan hezi zuten eta 13 urterako ezkontarazi egin zuten. Ondoren ordea, Erresuma Batuan Zuzenbidea ikasteko aukera izan zuen eta baita bizitza europarra ezagutzekoa ere. Bere ibilbide politikoan giltzarri izan ziren ikasketak egin ondoren Hego Afrikan lanean egindako urteak: Han ikusi zuen arrazaren koloreagatik induek eta beltzek sufritzen zuten bazterketa eta indartu egin zitzaion India Britainiako koloniatik aldentzeko gogoa. Eta orduan hasi zen jantzi hindu tradizionalak erabiltzen
Hego Afrikar mugimenduetan ezagun eginda 1915ean itzuli zen Indiara eta 1919an Indiako Mugimendi Abertzalearen buru kokatu zen. Borrokatzeko tresnetan ekarri zuen berritasuna Gandhik, indarkeria gabeko borroka edo borroka ez biolentoa aldarikatzen zuen, gose greba bezalako tresnekin. 1930ean hinduek gatza ustiatzeko aldarrikatzeko egindako Gatzaren Martxa mugarria izan zen bere Indiako indepentziaren bidean
Askotan atxilotua, babesak ugaritu egin zizkion bere bizimodu umilak, bultzatzen zituen metodo eta mezu ez biolentoek eta baita II. Mundu Gerrako testuinguruan indiarrak gerrara bidaltzearen aurka agertu izanak ere. Dena den, bazituen kontraesanak ere, etxe barnean bereziki.
Azkenean, 1947an lortu zuen bizitzako helburu nagusia, Indiaren independentzia. India estatu berria ez zegoen ordea bare. Erlijio gatazka handia zen azken hamarkadetan hinduen eta gutxiengo musulmanaren artean. Ghandik tolerantzia aldarrikatzen zuen esanez jainko onak bihotzak eraldatzen zituena.
Bide ez biolentoak eta erlijioen arteko elkarbizitza aldarrikatzen zituen gizona duela 70 urte hil zuen tiroz Indiak hinduentzat soilik izan behar zuela aldarrikatzen zuen Nathuram Gose integrista ultraeskuindarrak. India independientea zen ordurako, eta Gandhi mito bihurtu zen.