Itxi

Faktoria

Iñigo Martinez Athleticen

'Kirol ikuspuntutik ez da ulertzen zergatik joan den Martinez Athleticera'

Iritzi kontrajarriak eragin ditu Iñigo Martinezen fitxaketak.

  • 8:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ondarroan, oro har, jendeak ulertzen du Iñigo Martinezek Reala utzi, eta Athleticera joan izana. "Profesionala denez, diru gehien eskaintzen dioten lekura joaten da", dio Elaxar Lersundik, "jokalariek talde baten armarriari muxu ematean euren kontu korrontea dute buruan".

Dena den, zenbait Realzaleek euren haserrea adierazi dute. Xabier Rodriguez da horietako bat: "Realzaleoi asko kostatzen ari zaigu ulertzea zergatik joan den. Are gehiago taldea horren momentu txarrean uzita. Kirol ikuspuntutik, Realetik Athleticera joatea ez da aldaketa bat. Argi dago bere lehentasuna dirua dela", adierazi du 'Faktoria'n.