Faktoria
Eguneko efemeridea
Duela 167 urte hil zen 'Frankestein'en idazlea, Mary Shelley
1851n hil zen askoren ustez zientzia fikzioko lehen liburua, 'Frankestein', idatzi zuen egilea. 1818an argitaratu zuen, eta garai hartan apurtzailea izan zen emakume batek idatzi izana.
-
Mary Shelley. Argazkia: Richard Rothwell
3:38 min
Gaur bezelako egun batez, duela 167 urte, hil zen 54 urterekin, askoren ustez zientzia fikzioko lehen liburua idatzi zuen idazlea: Mary Shelley. 1818an argitaratu zuen Frankestein eleberria, eta garai hartan ez zen batere ohikoa horrelako eleberri bat emakume batek idaztea.
Udako gau trumoitsu batean, tximinia baten alboan, Leman lakuari begira sortu eta egituratu omen zuen Mary Shelleyk 'Frankestein'en historioa. 200 urte bete ditu 'Frankestein' doktoreak bere laborategian sortu zuen munstruoak, eta oraindik gaurkotasuna izaten jarraitzen du. Arrazoiak eman dizkigu liburua itzuli duen Iñigo Errastik: Laborategian sortutako izaki bizidunak sentimentuak zituen, bakardadea eta bazterkeria jasan zituen…. Eta, hasieran ona bazen ere, gero mendeku bila hasi zen. Azken hori ez da Mary Shelleyren kasua, hala ere, askoren ustez liburu autobiografikoa da neurri handi batean.
Frankenstein liburuaren egileak gorabehera handiko harremana izan zuen Parcy Shelley poetarekin. Haren lehenengo emazteak bere buruaz beste egin zuen Mary eta Parcy Italiara bizitzera joan zirenean. Han izandako lau seme-alabetatik 3 galdu zituzten eta Maryk isil-isilik gorde omen zituen senarraren desleialtasunak.
19 urte betetzear zituela idatzi zuen Mary Shelleyk Frankenstein liburua; arrakasta izan zuen orduan, eta zer esanik ez urteetara. Konta ezinak dira egin diren argitalpenak, eta mila bertsio baino gehiago antzerki, komiki eta zineman.
Duela 167 urte, 1851ko otsailaren 1ean hil zen gure gaurko protagonista, eta 200 urte dira Genevatik gertu, Leman lakuari begira Mary Shellyk 'Frankestien'en istorioa sortu zuela.