Itxi

Faktoria

Mireia Roca arkitektoa

'Loiuko aireportuaren uso forma ez da egokia gainean duen estalkiari eusteko'

EUSKADI IRRATIA | AIZEA PAULIN

Mireia Roca arkitektoak Santiago Calatravaren eraikinen analisia egin digu.

  • 17:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mireia Roca arkitektoa eta EHU-ko Arkitektura irakasleak Santiago Calatravak munduan zehar dituen eraikinen analisia egin du 'Faktoria'n. Bereziki Loiuko aireportuari buruz hainbat datu plazaratu ditu, hala nola, eraikinaren estalkia ez dagoela prest Bilboko egoera klimatikoak jasateko edota behin eraikina eginda jendea itxaron gelan busti egiten zela. Hori horrela, arkitektoa polemikez josia dagoela adierazi du baina hauek bere kontratuarekin lotura estua duela argitu du. Hala ere, jendeak beregana jotzen jarraitzen du eta herrialde askok Calatrava bat nahi omen dute.

Santiago Calatravaren orain arteko ibilbidea zein den ere jakinarazi du eta bere sorkuntzen jatorriaren berri eman: natura. Eraikinen sortzaile hau naturan baliatzen da bere lanak aurrea eramateko. Adibide gisa, Bilboko aireportuak uso forma duela azpimarratu du, hegalak zabalik eta aireratzeko prest. Hala ere azpimarratu du bere eraikinak naturan dituen betebeharrak ez dituela betetzen.

tuela betetzen.