Itxi

Faktoria

Astelehenean

Aitor Arregi, Goya sarien ajeaz, Denis Itxaso eta Bernardo Atxaga, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Aitor Arregi zuzendariak 'Handia'rekin itxi duten zikloa eta proiektu berriez hitz egingo digu 09:00etan, eta segidan ariko gara Denis Itxasorekin. Zer arropa marka 10:30ean ezagutuko dugu.

Goya sarien osteko aje betean hitz egingo dugu 'Faktoria'n Aitor Arregi zinema zuzendariarekin Handia filmarekin itxi duten zikloaz eta irekitzera doazen proiektu berriez. Denis Itxaso Gipuzkoako Gazteria, Kultura eta Kirol diputatua ere izango dugu, eta, gainera, astea abiatzen dugunero bezala, Bernardo Atxagaren zeruko alegiazko kronika ere entzungo dugu. Magazinean, bestalde, Zer arropa marka ezagutuko dugu Ane Castro Suduperekin. Madrid Fashion Weeken desfilatu dute joan den astean; 3 dimentsioko inprimagailuetan sortutako oihalez egindako arropa da, besteak beste.

07:00etan hasiko da albistegia. 07:50 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Maddalen Arzallusen sinadura izango da. 08:00etan, Joseba Barandiaranen ekonomia tartea entzungo dugu. 08:30ean, Laura Mintegi, Joxe Ramon Beloki eta Ramon Etxazarreta arituko dira aktualitateari buruzko analisian. 09:00etako albisteen errepasoaren ondoren hitz egingo dugu Aitor Arregirekin, eta 09:25 aldera elkarrizketatuko dugu Denis Itxaso. Albistegia amaitzeko, Bernardo Atxaga entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:30ean, Zer arropa marka ezagutuko dugu, eta, 11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, itsasgizonen istorioak ekarriko dizkigu Xabier Alberdik. 11:30ean, liburutegi independenteen sarea osatu duten liburudendekin hitz egingo dugu. Tobacco days eta Bronte dira bi adibide.

12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, jarraian, Hazparneko Xuriatea pizzategiko pizzak dastatuko ditugu. Aurten ere Frantziako pizzarik onena aukeratzeko lehiaketan parte hartuko dute. Saioa amaitzeko, Tania Arriagaren 'Harriadak' entzungo ditugu, eta lehiaketa izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia