Itxi

Faktoria

Atarian jaiotako haurra

'Pelikula batean geundela zirudien, baina zorionez dena ondo atera da'

Rosana Muñozek Axel semea etxeko atarian izan zuen astelehen goizaldean. Imanol Lavaud, senarrak erditzea nola bizi zuten kontatu digu.

  • 8:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Astelehen goizaldean, goizeko 2etan hasi zituen uzkurdurak Rosana Muñozek Errenteriako Beraun auzoan. Ospitalera joateko denborarik ez zegoela ikusita, anbulantziari deitu zion Imanol Lavaud senarrak, eta osasun teknikarien laguntzari esker jaio zen etxeko atarian Axel semea. Imanolek 'Faktoria'n azaldu digu ama eta semea ospitalean daudela, ondo daudela eta berehala jasoko dutela alta. Gau hura "pelikula baten antzera" bizi zuela esan digu, eta emazteak izandako jarrera adoretsua azpimarratu du.

Anbulantzia garaiz iritsiko ez balitz zer egin beharko litzatekeen jakiteko Ainhoa Azpitarte Zumarragako ospitaleko emaginarekin hitz egin dugu. Ainhoak adierazi digu "garrantzitsuena lasai egotea" dela, eta batez ere anbulantziari deitu, eta bitartean jaioberria eskuoihalekin tapatu, eta berotasuna eman.

erotasuna eman.