Faktoria
Eguneko efemeridea
James Dean jaio zela 87 urte
Gaur efemeridearen tartean, 3 film soilik eginda zinemaren historiara igaro den aktore bat: James Dean.
-
James Dean, 'Rebel Without A Cause' filmeko irudi batean. Argazkia: Warner Bros
3:51 min
James Brion Dean 1931ko otsailaren 8an jaio zen. Ama haur zela hil eta aitak izebarenera bidali zuen bizitzera. Txiki-txikitatik izan zuen antzerkiagatiko pasioa, eta 18 urterekin, 1949an, Kaliforniara arte dramatikoa ikastera joan zen eta 1951ean New Yorkera. Bertan Elia Kazanen bidez iritsi zitzaion bizitza aldatuko zion aukera.
1954an East of Eden filmak ezagun egin eta ondoren, Kausarik Gabeko Errebeldea filmeko lanak arrakasta biderkatu zuen. Arrazoia: Pertsona eta filmetako pertsonaiak bat egiten zutela. Iñaki Lazkano EHUko Ikus-entzunezko irakasleak esan digunez, azken film horretako 'Jim Stark'en paperak gazteen ikono bihurtu zuen James Dean, eta urte hartan bertan 1955ean hirugarren eta azken film luzea grabatu zuen, Giant edo Erraldoia. Pelikula estreinatu aurretik ordea, 1955eko irailaren 30ean kotxe ezbeharrez hil zen. 24 urte zituen, eta horrek hilezkor egin du.
Hil baino aste gutxi lehenago, kotxe lasterketetan parte hartzeko afizioaz iragarkia grabatu zuen James Deanek. Gaztetxoei aholkua emateko eskatuta, "gidatu lasai, pentsa nire bizitza ere salba dezakezuela" zioen… baina paradoxa: Ikasle batek gidatzen zuen autoa kontrako erreian sartu eta Deanen Porschearen aurka jota hil zen. 24 urte zituen. Azkar bizi, gazte hil eta hilotz ederra utzi zuen Jeams Deanek, baina ziurrenik ez zen hori bere nahia. Esaldi hori ere ez zuen berak esan hala egotzi badiote ere, Dean hil baino 6 urte lehenago estrenatu zen Nock On Nay Door filmekoa da….