Itxi

Faktoria

Lander Martinez

'Baikor atera ginen bileratik, baina kontuz, blokeoa egoera itzul liteke'

Autogobernu ponentziari buruzko akordioez hitz egiteko goizegi dela esan du Elkarrekin-Podemoseko bozeramaileak eta eurek akordio zabalen aldeko apostuari eusten diotela, PSE barnean hartuko duena

  • 6:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Autogobernu lantaldeko atzoko bileratik baikor atera zen atzo Lander Martinez Elkarrekin-Podemoseko Legebiltzarreko bozeramailea, baina gaur goizean 'Faktoria'ri adierazi dio "kontuz" ibili beharra dagoela, oraindik blokeorako aukera handia delako.

Akordioez hitz egiteko oraindik goiz dela esan du Martinezek. Azpimarratu du akordio zabalak lortzea dela oraindik euren lehentasuna eta akordio horrek PSE ere hartu beharko lukeela barnean. "Akordioak eta desakordioak zein diren ikusi behar dugu eta gero ebaluatuko dugu hiru taldeko akordioa den posible edo gure apostuari eusten jarraitu ote dezakegun: gutxienez, lau taldeko akordioa lortzea.

Martinezek gogoratu du Elkarrekin-Podemosek nazio izaera eta eskubide historikoak bermatuko dituen ituna nahi duela. Erabakitzeko eskubideari dagokionez, Kanadakoaren tankerako argitasun lege bat lantzea da proposatu dutena.

 

utena.