Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Duela 137 urte hil zen Fiodor Dostoievski

1881eko otsailaren 9an hil zen gaur egungo autoreengan ere eragin nabarmena izan duen idazle errusiarra.

  • Fiodor Dostoievski. Argazkia: Wikipedia

    Fiodor Dostoievski. Argazkia: Wikipedia

    4:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur efemeridearen tartean, literatura unibertsaleko izen handietako bat: Fiodor Dostoievski. 1881eko otsailaren 9an, duela 137 urte hil zen gaur egungo autoreengan ere eragin nabarmena izan duen idazle errusiarra.

Fiodor Dostoievskik bizitza gogorra izan zuen, baina gogortasun hori bere letretan islatzen jakin zuen obra literario zabalean. Ama haur zela hila, sendagilea zuen aita, berriz,  Fiodorrek 17 urte besterik ez zituela etxeko morroiek hil zuten, nagusi krudela zela leporatuta. Albiste horren ostean izan zuen lehen aldiz Dostoievskik epilepsia agerraldi bat, bizitza osoan behin eta berriz errepikatuko zitzaion gaitza. 1844an 23 urterekin idatzi zuen lehen eleberria eta orduz geroztik ez zen geratu. Dostoievskiren literaturen ezaugarri nagusiak eta bere obra markatuko zuen une bat aipatu dizkigu Aritz Gorrotxategi idazleak.

28 urte besterik ez zituen Siberiara bidali zutenean eta handik aurrera idatzi zituen obrak dira ezagunenak: Gizakiaren bihotzaren zoko ilunenetan miatzen jakin zuen Dostoievskik, lan bat apartetzekotan Krimena eta Zigorra aipatu digu Gorrotxategik, bere ustez, filosofo eta idazle gehienengan eragin duen lana da. Nietzschek, Kafkak eta Hessek, batzuk aipatzearren, idazle errusiarraren eragin argia dute; izan ere, ez du zalantzarik Gorrotxategik, azken 150 urteetan aztarna handienetakoa utzi duen idazlea da Dostoievski, garaikide izan zuen, eta, Leon Tolstoirekin batera, Errusiako literaturaren urrezko aroa osatu zuten.

Ur sakonetan murgiltzeko prest zaudetenontzat euskarara bi eleberri daude itzulita, Jokalaria eta Bihotz Ahula. Zorrei aurre egin izenik txiro hil zen Dostoievski duela 137 urte, baina ondare aberatsa utzi digu bere orrietan.