Faktoria
Maddalen Iriarte
'PSEk ezin dio, estatuaren indarraz, gehiengoaren erabakiari betoa jarri'
EH Bilduk musika egokia entzun du EAJk autogobernu lan taldean egin duen proposamenean. Kontzertuaren eredua eskumenen arlora zabaltzeko ideia ona iruditu zaiela esan du Legebiltzarreko bozeramaileak
-
19:17 min
EH Bilduk musika egokia entzun du Eusko Alderdi Jeltzaleak autogobernu lan taldean egin duen proposamenean. Kontzertuaren eredua eskumenen arlora zabaltzeko ideia ona iruditu zaiela esan du Maddalen Iriarte EH Bilduko ordekzariak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Sozialistei, berriz, esan die erabakitzeko eskubidea giltza dela, hemengo eguneroko premiei erantzuteko behar-beharrezkoa dela eta "Legebiltzarrean 9 ordezkari eta estautaren indarraz ezin diotela herri honen gehiengoari betoa ezarri".
Iriartek azaldu du ponentzia proposamena "eskuzabaltasun handiz" landu dutela eta gehiengo zabalak onartzeko moduko neurriak jasotzen dituela, "benetan egikaritu eta gauzatu litezkeenak". Pentsioak, frackinga edota 35 lanordua adibidetzat jarrita, EH Bilduko Legebiltzarreko ordezkariak azpimarratu du "egunero gertatzen zaizkigu gaiei guk eta hemen eman behar diegula erantzuna. Premiazkoa eta posible da, beti kontatu zaigun gezurraren kontra".