Faktoria
90eko hamarkada
'Bakalaoaren bidea izaten ziren arazo eta istripuengatik itxi zuten'
Iker Rodriguez bakalao musikaren nostalgikoa da, eta garai eta estilo hari lotutako flyerren, posterren, giltzatakoen eta abarren bilduma zabala du.
-
15:44 min
90eko hamarkadaren hasieran arrakasta handia izan zutenbakalao musikaren doinu elektronikoek. Valentzian 'Bakalaoaren Bidea' sortu zuten, eta ostegun gauetik hasi, eta igande gaueraino, dantzaleku erraldoiek elkarri lekukoa pasatzen zioten, eta jendea batetik bestera ibiltzen zen. Belaunaldi oso batengan arrastoa utzi zuen musika eta bide hark, baita Iker Rodriguez errenteriarrarengan ere. Txikitan entzuten zuen musika hura, eta horrek ekarri zion DJ izateko gogoa. 'Faktoria'n izan da, garai hartako tekno musikako hainbat binilo eskuan hartuta.
20.000 flyer, posterrak, giltzatakoak eta abar bildu ditu Rodriguezek, eta argazkitan atera ditu Valentziako dantzaleku haien hondarrak. Bakalaoak Euskal Herrian ere jarraitzaile ugari zuen, eta dantzalekuak ere asko ziren: Txitxarro, Jazzberri, Guas, Itzela, Jennifer... 'Venecia berriz ireki dute, Mutrikun; hori da gaur egun irekita dagoen bakarra", gogoratu digu.
'Bakalaoaren Bide' horrek bideetan arazoak eta istripuak sortzen zituen; gainera, drogekin ere lotura zuzena izan zuen, 'bestela ez baitzegien 4 egun aguantatzerik'. Gobernuak horregatik ixtea erabaki zuela nabarmendu du.