Itxi

Faktoria

Anoeta estadioa

Mireia Roca: 'Hiria eta futbola nahi dira uztartu proiektu honetan'

Mireia Rocak azaldu du zaleek nahi dutela euren ekipoa irudikatuko duen ikurra ahalik eta hoberena, ederrena eta ikusgarriena izatea, eta Anoetako estadioaren proiektuak hori lortu nahi duela.

  • 15:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Izaskun Larzabalek aurkeztutako proiektuan oinarrituta ari dira berritzen Donostian Anoeta estadioa. Lanak lau fasetan egingo direla azaldu digu 'Faktoria'n Mireia Roca arkitekto eta EHUko arkitektura irakasleak.

Rocak azaldu digunez, atletismo pistak jaisteko arrazoietako bat da zelaia jaitsiko dela, eserleku gehiago egiteko (10.000 gehiago izango lirateke). Larzabalen proiektuan "hiria eta futbola nahi dira uztartu"; helburua da jendea egunerko herritarrentzat espazio batzuk aurkeran izatea.

Gaur egun, futbol estadioen berritzean geroz eta proiektu ikusgarriagoak aurkezten direla dio, izan ere, bere esanetan, "euren ekipoa irudikatuko duen ikurra ere ahalik eta hoberena, ederrena eta ikusgarriena izatea" nahi dute zaleek.