Faktoria
Uxue Barkos
'Gobernuaren egonkortasunaz segurtasuna badugu momentu honetan'
Podemosen "barne krisiak" kezkatzen duela aitortu du Nafarrako presidenteak, zaildu egingo duela laukoaren jarduna baina ez dagoela arriskuan.
-
24:38 min
Podemos-Ahal Dugu-ren barne krisiaren aurrean, kezkatuta mintzatu da Uxue Barkos, baina foru gobernuaren egonkortasuna ez du kololokan ikusten gaur gaurkoz. Euskadi Irratiko 'Faktoria'n egindako elkarrizketan jakinarazi duenez, gobernua harremanetan dago ofizialista zein kritikoekin, eta guztiek berretsi diote konpromisoa akordio programatikoarekin. Ez du arriskuan ikusten, beraz, aldaketaren gobernuaren: 'Gobernuaren egonkortasunaz segurtasuna badugu momentu honetan'.
Azpìmarratu du laukoaren baitan ezadostasunen gainetik aurrera jarraitzeko azaldu duten gaitasuna eta gobernuak urratsak gizartearen nahia errespetatuz ematen dituela nabarmendu du, horren adibide, euskara. Foru parlamentuan euskararen legea aztertzeko sortu berria den batzordearen emaitza euskararen ofizialtasuna baino administrazioarekin herritarrek harremanak euskaraz izateko eskubidea bermatzea izan liteekeela uste du Bakrosek, foru erkidegoaren errealitate sozilinguistikoa eta politikoa aintzat hartu nahi dituelako presidenteak.