Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

10 urte Polentzi Gezala txistularia hil zela

Txistuaz mundua liluratu zuen euskal artista bat hartu behar dugu gogoan.

  • Polentzi Gezala. Argazkia: Utolotu

    Polentzi Gezala. Argazkia: Utolotu

    3:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur efemeridearen tartean, txistuaz mundua liluratu zuen euskal artista bat hartu behar dugu gogoan. 2008ko otsailaren 22an, duela 10 urte, hil zen Polentzi Gezala txistulari bikaina.

1919an Lezon jaioa, musikari familiakoa zen, 7 urterekin hartu zuen txistua lehen aldiz, eta Euskal Herrian Isidro Ansorena izan zuen irakasle nagusi. Polentzi Gezala ordea, txistua gure mugetatik kanpora eramaten izan da maisu, txistulari bakarlari gisa 18 disko argitaratu zituen eta hamaika artistarekin aritu zen elkarlanean, eta horretan zerikusia izan du hiri batek, Parisek, Joxe Juan Ugalde lankideak argitaratutako biografian jasota dagoenez.

Jostuna ere bazen, estimatua, gainera, eta horrek ere jende ugari ezagutzea ekarri zion Parisen. Euskal Herria ez zuen ordea inoiz ahaztu eta bere semeak ere paristar euskaldunak dira, txistua zuen ordea lehen familia Polentzik, Jean Mari Gezala semeak esan digunez. Frankismo garaian euren etxea euskaldunen bilgune zela ere kontatu digu Jean Marik.

Lezon ere ez dute ahazteko, Polentzi Gezala izena du bertako auditoriumak, 10 urte gaur txistuaz mundua liluratu zuen gizona hil zela….