Faktoria
Eguneko efemeridea
Erronkarierazko azken hiztuna hil zela 27 urte: Fidela Bernat
1991ko otsailaren 23an hil zen berak nahi gabe ezagun egin zen emakume uztarroztarra, erronkarieraz hitz egiten zuen azken hiztuna.
-
Fidela Bernat. Argazkia: EiTB
4:05 min
Gaur efemeridearen tartean, berak nahi gabe ezagun egin zen emakume bat oroituko dugu: Fidela Bernat. 1991ko otsailaren 23an, duela 27 urte, hil zen erronkarieraz hitz egiten zuen azken hiztuna.
Fidela Bernat uztarroztarra 90 urterekin egin zen ezagun, bere bailaran ordurako hila zen erronkariraren azken lekuko bihurtu zen Iruñean bizi zen emakumea. Euskararik egunerokoan ia inorrekin hitz egin gabeko emakumea izanik, poz handiz gogoratzen zuen 80ko hamarkadan euskaraz zekien mutiko batekin topo egin eta hitz egin zionekoa.
XIX. mendean hasi zen euskararen gainbehera Erronkarin, baina XX. mendearen hasieran oraindik eurek zioten moduan uskara bizirik zen: Zuberoara alpargatak egitera joan ohi ziren Erronkariko emakumeak, Fidela bera ere bai, eta euskaraz egiten zuten prinioez bi aldeetako herritarrek elkarrekin. Eskoletako debekuak, ezertarako balio ez zuenaren gutxiespenak, erabat desagerrarazi zuten arte, baita Fidelaren familian ere. Jone Alastui Fidela Bernaten birbilobarekin hitz egin dugu, eta euskal hiztuna da. Seme-alabei ez zien Fidelak irakatsi, baina katea ez dela eten.
Duela 22 urtetik D ereduan ikas daiteke Erronkariko ikastetxe bakarrean, eta, gaur egun, familia gehienek, 10etik 7k, aukeratzen duten eredua da. Maite Madoz Erronkari ikastetxeko euskara irakasleak esan digunez, zailagoa da kaleetan lekutxo bat aurkitzea. Eta Erronkarin irakasleetako bat orain Jone Alastui gaztea bera da, Fidela Bernart hil zenetik 27 urtera bir amonaren uskararen zuzua Erronkarin isildu ez denaren erakusgarri bihurtu da bera.