Faktoria
Josu Bujanda
'Moyuatik babestu genituen Spartakeko zaleek eurek jaso zuten erasoa'
Ertzainaren heriotza istiluekin ez dagoela lotuta berretsi du Ertzaintzaren Segurtasunaren dibisioburuak eta polizia dispositiboa egokia eta nahikoa izan zela.
-
5:39 min
Ertzaintza oraintxe ari da atzo arratsean San Mames inguruan gertatutakoen argibide txostena bukatzen eta istiluetan atxilotutakoak gaur eramango dituzte epailearen aurrera. Hortik abiatuko den ikerketak argitu beharko du nola lehertu ziren atzoko istiluak eta bertako zaleek zein parte hartze izan zuten. Josu Bujanda Ertzainaren Segurtasunaren dibisioburuak zehaztu du Moyuatik babestu zituzten Spartakeeko zaleek -"dena erretzera zetozela esan zen horiek"- jaso zutela erasoa Sam Mamesera iristerakoan. "Denera bi mila errusiar ziren eta guk 300 ekarri genituen. Guk ekarri genuen talde handiak ez zen istilua izan. Gehiengoa ziren eta nahiko ondo portatu ziren", esan du. Ez du zehaztu nahi izan, ordea, erasoa nork abiatu zuen eta nola gertatu zen.
Bujandak defenditu du atzo Athleticen eta Moskuko Spartaken arteko Europa Leagueko partidaren atariko dispositiboa ondo antolatutakoa izan zela, egokia eta nahikoa izan zela. Eta euren lankide Inocencio Alonsorena testuinguru horretan gertatutako zorigaiztoko heriotza izan zela.