Faktoria
Twin Melody
'Poztasuna transmititu nahi dugu gure musikarekin'
2013an, lehenengo cover-a zintzilikatu zuten sarean Paula eta Aitana Etxeberriak, bost urte pasa dira eta Twin Melody-ak lehenengo diskoa argitaratzear daude Sony zigiluarekin.
-
16:24 min
Paula eta Aitana Etxeberria musikazale amorratuak dira txikitatik, 2013an argitaratu zuten lehen cover-a webgunean, eta 15 urte baino ez zituzten orduan. Bost urte pasa dira eta Twin Melody-ren ahotsak eta koreografiak mundu osoan partekatzen dituzte twinner-ek, Ordiziako biki hauen jarraitzaileek, sare sozialen bitartez.
Youtube eta Instagram-ek milioika ikustaldietatik?. Eta telebistako hainbat talent show-tik eta 'Go!azen' telesailetik pasa ostean? lehenengo diskoa argitaratzear daude, Sony zigiluarekin. Paula eta Aitanak 'Faktoria'n iragarri digute hizkuntza ezberdinetatako abestiak prestatu dituztela euren lehen diskorako.
Sony, duela urtebete, martxoan, jarri ziren eurekin harremanetan, "hasieran ez genuen sinisten, baina ondoren konturatu ginen egia zela". Euren diskoarekin "poztasuna" transmititu nahi dutela kontatu digute.
Elkarrizketan euren lagunen sorpresak jaso dituzte, eta zuzenean ere "If I want you" abestia interpretatu digute.