Itxi

Faktoria

Gorputz eta buru heziketa

'Izerditu, ikasi eta irri egitean datza Yoseikan Budo borroka-artea'

Adin eta forma fisiko guztietako jendearentzat egokia dela azpimarratu digu Jose Perez aditu eta irakasleak.

  • 22:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gorputzaren askatasuna du helburu nagusi. Gorputz eta buru heziketa. Eta berdintasuna bultzatu nahi du. Borroka-arte honetan, ez dago kolore ezberdineko gerrikorik. Euskal Herrian, Iparralden hasi ziren kirol hau lantzen eta AMETS elkartearen eskutik joan da hedatzen. AMETS elkartea, Arte Martzialak Euskaraz Taldeen Sarea da, eta une honetan Euskal Herriko 14 herritan lantzen dute Yoseikan Budo.

Jose Perez aditu eta irakasleak azaldu digu 'Faktoria'n diziplina hau adin eta forma fisiko guztietako jendeak egin dezakeela, "3 urteko haurrek ere egiten dute". Adin horretako haurrekin "espazialitatea" lantzen da, alegia, "nola mugitu gorputza espazioan". 7 urtetik aurrera, Yoseikan Budo-ak eskaintzen dituen aukera ezberdinak zabaltzen dira: "kirol modura egin daiteke, txapelketetan lehiatuz edota Japoniako arma tradizionalak erabiliz; autodefentsarako tresna ere bada; gorputz jarrera zuzentzeko balia daiteke edo baita erorketak saihesteko eta zoriontasuna lantzeko ere". Perez-ek "hiru i" erabiltzen ditu horiek guztiak laburbiltzeko: "Izerditu, ikasi eta irri egin". Horretan datza Yoseikan Budoa.