Faktoria
Garbiñe Ubeda Goikoetxea
'Familia arrunt bateko alaba naiz'
Jose Ubeda Sanchez birraitona, 1936an fusilatu eta zulora bota zutena, eta Sebas Goikoetxea Mariezkurrena, Guardia Zibilak segada batean hil zuen osaba, ekarri ditu gogora iritzi-emaileak.
-
2:57 min
"Familia arrunt bateko alaba naiz. Hain da arrunta gure familia, hain herri honetakoa eta besteak bezalakoa, gutxienez bi biktima tipiko baditugula geure odolekoen artean; bi heriotza lazgarri, hasi berri dugun hil honetan gogora ekarriko ditugunak" esanez abiatu du ostiraleko bere iritzi-jarduna Garbiñe Ubedak. Justizia eta erreparazioa zintzo/gaizto dikotomiatik askatu eta taburik gabe gogoratu nahi dituela aldarrikatu du.