Itxi

Faktoria

Sea Shepherd

Itsaso Gaztañaga: 'Itsasoa ez da batere zaintzen, zabor asko ikusten dugu'

Sea Shepherd elkarteak azaroan Zarautzen agertu zen balea itsasoratzen lagundu zuten 7 surflariak omenduko ditu. Itsaso Gaztañaga surflari horietako bat da eta egun hori gogoratu dugu berekin.

  • 10:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azaroan zarauztarrek ezohiko bisita izan zuten hondartzan. Ia astebetez, 9 metroko balea noraezean ibili zen kostaldean, igande batean hasi zen hondartzara gerturatzen, eta azkenik, ostiralean zetazeoa hondartu zen, baina surflari talde baten laguntzari esker, berriro itsasoratu zen.

Sea Shepherd nazioarteko elkarteak omenaldia egingo die baleari laguntza eman zioten 7 surflariei. Sea Shepherd elkartea 1977an sortu zen, eta besteak beste, itsas faunaren babesa lantzea, itsas bioaniztasuna defendatzea edota itsasoan egiten diren hainbat gehiegikeriak salatzen ditu.

Itsaso Gaztañaga da omenduko dituzten surflarietako bat da. Egun hura gogoratu dugu berekin, azaldu digu egunero bezala itsasoan zegoela beste surflari talde batekin, eta uretan zeudela konturatu ziren haien azpian balea zegolea, "une batean konturatu ginen, ez atzera, ez aurrera zebilela, eta uretatik atera eta laguntzea erabaki genuen".

Itsasoaren egoerari buruz galdetuta, Itsasok esan digu, itsasoa ez dugula batere zaintzen, "azken aldian zabor asko, plastiko asko" ikusten dutela hondartzan.