Itxi

Faktoria

Rafa Diez

'Ez daukagu ortzimuga kolektibo bat herri bezala'

'Sortuk belaunaldi etena ondo landu behar" duela ere esan du LABeko militante historikoak.

  • 24:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Rafa Diez LAB sindikatuko militante historikoa joan zen abuztuan irten zen espetxetik, sei urte eta erdiko kartzela zigorra bete ondoren. Atsedenaldi labur baten ondoren, politika mundura itzuli zen berriro baina lehen lerrotik kanpo ari da. Euskadi Irratiko 'Faktoria'ri eskainitako elkarrizketan, burujabetzaren esparruan dauden alderdien arteko aliantza berrien alde egin du. Adierazi du, "autonomismoan jarraitzea menpekotasunean jarraitzea" dela, estatuak "kontraerreforma" erasoaldi betean lurraldetasun eredu aldaketa bultzatu nahi duela eta horren aurrean, euskal alderdiek "ziklo berri bat zabaldu" behar dutela: "Beste modu bateko estrategia behar dugu", adierazi du. Onartu du, indarkeria garaien ondoren, distentsio aldi bat bizi dugula, baina badagoela indarra. "Ortzimuga kolekibo bateratu" baten aldeko apustua egin du, ildo horretan: "euskal gihar poltikoa erakutsi behar dugu berriz ere".

Belaunaldi aldaketak eragiten dion kezka ere azpimarratu du, nolanahi ere. Gazteei, "konpetitibitatearen eta egonkortasunaren mantra" kutsatu dietela azaldu du -"baita euskal instituzioetatik ere"-, eta giro horretan ez direla salbuespena ezker abertzaleko gazteak ere. "Sortuk belaunaldi arriskua ondo landu behar du", esan du.

ETAren desmobilizazioaz esan du ziklo baten amaiera ekarriko duela eta "erabakia lagungarria izango" dela euskal panorama politikoan "beste aliantza batzuk posible izan daitezen.