Faktoria
Eguneko efemeridea
200 urte dira Casilda Iturrizar bilbotarra jaio zela
Gaur efemeridearen tartean, izena bai baina izana gutxiago ezagutzen den emakume baten historia: aurten, 200 urte dira Casilda Iturrizar bilbotarra jaio zela.
-
Casilda Iturrizar
3:12 min
Dona Casilda parkea Bilbo erdiguneko arnasgune bat dugu gaur egun, estimatua bilbotar eta bisitarientzat eta Arte Ederretako museoaren kokagune ere bai. Baina inoiz pentsatu al duzue zergatik Doña Casilda? Bada 1918an, duela bi mende, jaio zen parkeari izena ematen dion emakumea: Casilda Iturrizar.
Casilda Iturrizar bilbotarra jatorri xumeko emakume bat izan zen, bere bere aitak Tomas Epalza Bilboko bankuaren sortzaile aberatsaren zalditegia zaintzen zuen. Garaiko konbentzio guztien aurka, ordea, Epalza jaun aberatsa eta Casilda Iturrizar bikote bihurtu ziren eta Epalzak lehen emaztea utzi egin zuen garaiko burgesiaren eskandalurako. 1847an ezkondu ziren, Casilda Iturrizarren benetako historia, ordea, bere senar aberatsa hiltzen hasi zen, 1873an.
Senarra hil zenean Bilboko garaiko emakume aberatsena bihurtu zen Casilda. Jatorri xumeak gogoan edo, berehala hasi zen bere aberastasuna banatzen, hasieran bereziki txiroenekin lan egiten zuten ordena erlijiosoei lagundu zien, San Francisco auzoko klaristarrei edo Portugaleteko agustinoei, tartean. Baina, ondoren, kultura eta hezkuntza arlora zabaldu zuen bere ekarpena Bilboko koral elkarteari ekarpenak egin eta beka bat ere sortu zuen hiriko ikasle onenak ikasten jarraitzeko aukera izan dezaten. 100 urte baino gehiago pasa arren oraindik bilboko Udalak ematen ditu Casilda Iturrizar izeneko bekak
Benetako aberastasun banaketa ordea 1900. urtean, Casilda Iturrizar hil ostean etorri zen ordea, bere aberastasun ia guztia, 10 miloi pezeta hiriko behartsuen eta hezkuntzaren alde banatu zituen. 500 mila pezeta, esaterako, miserikordia etxerako, Deustuko unibertsitaterako eta 550 mila pezeta Tiboliko eskolak egiteko, Epalzaren alarguna eskola gisa ere ezagutzen dena.
Casilda Iturrizar da gaur egun persona bakarra Bilboko bi lekuk bere izena daramatena: Casilda Iturrizar parkean batetik eta bestetik Areatzan bera bera bizi izan zen kalea, Epaltzaren alarguna kalea.
Zalantzarik gabe, aberastasuna maite zuen hiriarentzat utzi zuen emakumea izan zen Casilda Iturrizar.