Faktoria
Ekintzailetza nazioartean
Erlantz Yeregui: "Aurrelan bat egitea oinarrizkoa da'
Erlantz Yeregui Mondragon Unibertsitateko ikaslea da eta, Meikkin elkarteari esker, Shangain dago. Futbola,teknologia eta gastronomia uztartuko dituen "Football 360" ekimena garatzen ari dira.
-
11:27 min
Erlantz Yeregui, Mondragon Unibertsitatean ikasketak hasi eta berehala, atzerrira joan da, Txinan egin ditu azken hilabeteak eta Indiara bidean izango da berehala, eta bide hori Unibertsitateko beste ikaskide talde batekin sortutako Meikinn elkarteari esker. Meikinn, Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek osatutako elkartea da. 15 lagunek osatzen dute elkarte hau, eta Erlantz Yeregui euretako bat da, eta azken hilabeteak Shangain egin ditu, elkarte honen hainbat proiektu garatzen.
Berak 'Faktoria'n adierazi digunez, lana errazagoa suertatzen ari da "sare handi batean sartuta gaudenez", abantailak dituztelako. Mondragon Unibertsitateak ematen dien sare horri esker mundu osoan bulegoak dituzte, eta urtez urte ikasle ezberdinak etortzen dira bertara, beraz adierazi digu "ez gara zerotik hasten".
Meikinnek hainbat eta hainbat proiektu ditu abian, eurek Txinan teknologiarekin zerikusia duten proiektuak garatzen dituzte, eta besteak beste, “Football 360” ekimena lantzen ari dira, teknologia eta gastronomia uztartu nahi dituzte. Edozein proiektu garatzeko "aurrelan bat egitea" oinarrizkoa dela dio, gauzak errazagoak direla bide hori eginez gero.
Erlantzek esan digunez, aurretik egindako ikerketa horri esker ondorioztatu dute "Txinan futbolak izugarrizko hazkundea izan du, baita gastronomiak ere", eta horregatik garatzen ari dira kontzeptua, teknologia, futbola eta gastronomia uztartzeko. Basque Culinary Centerreko lankideekin hitz egin dute, kolaborazioa egiteko eurekin.