Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Duela 37 urte hil zen Telesforo Monzon

Gaur efemeridearen tartean, euskal politikagintza eta kulturgintzako izen handi bat: Telesforo Monzon. 1981eko martxoaren 9an hil zen Euskal Herriko historia hurbileko ekintzaile nabarmenenetako bat.

  • Telesforo Monzon, 1933ko Aberri Egunean. Argazia: Pascual Marin

    Telesforo Monzon, 1933ko Aberri Egunean. Argazia: Pascual Marin

    4:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Telesforo Monzonen bizitza estuki lotuta dago Euskal Herriko historiarekin. 1904an Bergaran, familia aberatsean, jaioa izan arren, abertzaletasunera hurbildu eta gerra aurrean hizlari bikain gisa nabarmendu zen, EAJn goi karguak izanez. 1936ko altxamendu frankistaren ostean sortu zen Eusko Jaurlartitzako segurtasun sailburu izendatu zuen Jose Antonio Agirrek, Monzon izan zen eusko Gudarostea martxan jarri zuena. 1937an Gernikako bonbakatu ostean bertaratu zen Jaurlaritzak lehen kidea ere izan zen. Ondoren heldu zen erbestea eta han agertu zen beste Monzon, Monzon idazlea.

Mexikon eta Parisen bizi izan zen baina 50eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian finkatu zen. Mexikon hasi zen idazten poesia hasieran, ondoren entzun bezala antzerkigintza eta  kantugintza. Izan ere, Monzon aipatuta ezinbestean Pantxoa eta Peio datozkigu burura, Monzonen kantu abertzaleak Euskal Herri osoan zabaldu dituen bikotea.

50eko hamarkadatik aurrera, Eusko Alderdi Jeltzaletik urruntzen hasi zen nahiz eta Jose Antonio Agirre lehendakariari leial mantendu. Horren seinale, 1960an Agirreren hil kapera Monzonek Donibane Lohitzunen zuen etxean egon zen.

60ko hamarkadan berriz, Anai Artea sortu zuen Ipar euskal herrira iristen hasi ziren errefuxiatuei laguntzeko eta sortu berria zen ETAri babesa eskaini zion nahiz eta abertzale guztien batasuna izan zuen beti jomugan kantuetan azaldu gisan. 1977an Xibertako elkarrizketak Monzonek antolatu zituen abertzaleak batzeko helburu horrekin.

Urte hartan bertan, independiente gisa, Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen, eta 1979an diputatuen kongresurako aukeratu zuten gerra aurrean EAJtik bete zuen kargu bera. Ordurako gaixo zen ordea eta ez zen joan. 1981eko martxoaren 9an, duela 37 urte hil zen aristokrata jaio arren borrokalari izan zen gizona… Telesforo Monzon politikari, idazle eta kulturgile konprometitua