Faktoria
Proba arrandegietan
Ezagutzen al dituzu arrainak?
Faktoriak 'esperimentu soziologikoa' egin du zenbait arrandegitan. Arrainen izendun txartelak ezkutatu eta bezeroei eskatu die identifika dezatela arrain mota bakoitza. Gaindituko al zuten proba?
-
11:13 min
Legatza, amuarraina, izokina, txitxarroa, berdela... arrandegietako arrain aukera zabala da oso. Zabalegia agian? Ba al dakigu txitxarroa eta berdela bereizten? Eta oilarra eta mihi-arraina? Faktorian 'esperimentu soziologikoa' egin du kosta eta barnealdeko arrandegietan: txartelak ezkutatu eta bezeroei proba jarri. Izango al ziren gai arrain ezberdinak ezagutzeko?