X

Irratia zuzenean

Efemeridea: martxoaren 13an 5 urte bete ditu Franciscok aita santu

Faktoria

Eguneko efemeridea

Bost urte igaro dira Francisco aita santu izendatu zutenetik

2018/03/13

Jorge Maria Bergoglio kardenal argentinarra 2013ko martxoaren 13an aukeratu zuten aita santu.

  • Francisco aita santua. Argazkia: EFE

    Francisco aita santua. Argazkia: EFE

    3:49 min
  • Whatsapp
  • Bidali

2013ko martxoaren 13an, Erromako San Petri plazan, Benedicto XI.ak historia egin eta osasun kontuengatik kargua uztea erabaki ostean, ezustekoa izan zen adituenentzat ere Jorge Maria Bergoglio kardenal argentinarraren izendapena. Franciscok lehen unetik hautsi nahi izan zuen aurrekoekin, txuriz jantzita, egurrezko gurutze baten apaingarri soilarekin agertu zen balkoian. Lehen aita santu hego amerikarra eta lehen jesuita. 5 urteren ondoren elizara beste giro bat, eta elizak behar zuen beste irudi bat ekarri dituela azpimarratu digu Pello Azpitarte jesuita eta Deustuko unibertsitateko pastoraltza arduradunak.

Izendatu eta gutxira, adierazpen deigarriak egin zituen besteak beste homosexualen inguruan. Vaticanoko finantzak berritzeko egindako ahaleginean nabarmendu da, baita pedofilia kasuen aurkako jarrera ere. Eliza barruan pastoraltzaren tonu berri aipatu diu Azpitartek, baina erronka handiak ditu aurrean Elizak, eta, lehentasunezko bat, emakumeen papera. Garai berriekin bat, Wlizak prozedurak arindu eta herri xumearengan hurbildu behar dituela uste du Deustuko pastoraltza buruak. Aita santua lehen aldiz kide izatea ohore gisa dute jesuitek baina baita ardura ere, Elizaren berritze horretan batera jardutearen ardura.

5 urte igaro dira, eta hortxe dirau galderak, zer gehiago egin ote dezake egun 81 urte dituen aita santuak, duela bost urte eliza katolikoaren buruzagitzara haize berriekin iritsi zen Jorge Maria Bergogliok.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Azken audioak

Audio gehiago

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena