Itxi

Faktoria

Birziklatzearen bideak

Edukiontzi horia: ondo sailkatzearen garrantzia

'Plastikoarena' bezala ezagutzen dugun edukiontzi horian botatzen ditugun ontziei egin diegu jarraipena 'Birziklatzearen katebegiak' erreportaje sailean.

  • EKOREC ontzi arinak birziklatzea

    21:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Plastikozko ontzi arinak, metalikoak, brikak eta egurrezkoak sar litezke edukiontzi horian. Kortxozko tapoiak ere bai, tokian tokiko sailkapen planten arabera. Amorebieta-Etxanoko BZB sailkapen plantan izan da Tere Beloki, eta han sailkatzen den plastiko mota jakin baten haritik, Andoaingo Ekorec enpresan, gero.

Ekorecen ur eta freskagarri botilen PET plastikoa birziklatzen dute, ondoren PET plastikodun beste produktu batzuk egiteko lehengaia sortuz. Lehengai horrekin, automozioan erabiltzeko poliestar zuntza eta elikadura sektorerako bilgarriak egiten dituzte Andoainen.