Itxi

Faktoria

Direnak eta ez direnak

Aitzindari bi: Felix Rodríguez de la Fuente eta Jacques-Yves Cousteau

Nerea Ibarzabalek, Carlos Cidek eta Xabier Amurizak garai bateko telebistako naturari buruzko dokumentalen egileei buruz hitz egin dute

  • 28:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur, martxoaren 13 honetan, gutariko askori haurtzaroko oroitzapenak ekarriko dizkigun efemeride baten bezperan gaude. 70eko hamarkada amaieran, gaztetxoa bazinen, eta mugaren alde honetan bizi bazinen garai hartan, litekeena da Felix Rodríguez de la Fuente ezagutzea. Espainiako naturalista ezaguna, “El hombre y la tierra” dokumental-seriearen egile eta aurkezlea. Bihar, martxoaren 14an, bizirik balego, 90 urte beteko lituzke. Telebistan, sasoi hartan, Espainian, bi kate baino ez zeuden… Eta asko ginen, ostiral gauetan, Rodríguez de la Fuenteren dokumentalak ikusten genituenak… Horien artean, Imanol Biain Oñatiko Natura Eskolako hezitzailea. Miarritzeko Itsasoaren Museoan, berriz, Xabi Indaburu Jacques-Yves Cousteauri buruz mintzatu zaigu. Ekologiaren kontzientzia piztu zuten bi erreferente hauek, Rodríguez de la Fuente eta Cousteau, gogoratu dituzte Ibarzabalek, Cidek eta Amurizak ere. Entzun hemen euren jarduna!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia