Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

PI zenbakiaren eguna

Gaur efemeridearen tartean gehienoi matematika klaseak gogoratuko dizkigun zenbaki bat, PI zenbakia.

  • 3:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Amaierarik ez duen PI zenbakia laburtze aldera 3 koma 14ko balioa duela esaten da eta hain justu horregatik gaur, martxoaren 14a, PIren eguna da.

PI zenbakiaren atzetik mendeak daramatza gizakiak. Antzinako Babilonian jada kalkulu nahiko zehatzak egin zituzten, lurrak banatzerakoan esaterako, zinkunferentzia eta bere diametroaren harremana kalkulatzeko beharra baitzuten, Jone Uria matematikari eta ikerlariak kontatu digunez.

XIX. mendean, PIri jarraituz argitu zen problema isoperimetrikoa deitua, alegia, luzera finko batekin barnean azalera handiena hartzen duena zirkunferentzia dela. Eta gaur egun jada matematikaren 11 arlotan ezinbesteko aldagaia bihurtu da PI.  Bere zenbateko laburbiltzeko 3,14 balio duela esaten da horregatik du gaur martxoak 14 bere eguna, baina PI zenbaki irrazionala da berez, zatitu ezina eta amaierarik ez duena.