Itxi

Faktoria

''Oteiza 110''

Jon Maya: 'Ikuskizun berezia izango da, igandean jaio eta amaituko da'

Igandean aurkeztuko du Kukai dantza taldeak Tanttaka antzerki taldearekin elkarlanean prestatu duen "Oteiza 110". Hiru emanaldi eskainiko dituzte igandean Euskalduna Jauregian, Loraldiaren baitan.

  • 12:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kukai dantza konpainiak Tanttaka antzerki taldearekin batera prestatu du "Oteiza 110" ikuskizuna. Berria, berezia eta bakarra izango da, Loraldian eskainiko dituzten hiru emanaldi horiekin hasi eta bukatuko delako ikuskizuna, 11:30, 12:30 eta 13:30ean izango dira emanaldiak. Duela 13 urte, Oteiza hil eta 2 urtera aurkeztu zuten "Otehitzari biraka" koreografian oinarritutakoa da igandean egingo duten lana. Jon Maya Kukai dantza konpainiaren zuzendariak 'Faktoria'n esan digu "gaur egun Kukai dena ulertzeko oso garrantzitsua dela "Otehitzari biraka", mugarri bat izan zen lan hori".

Oteizaren lanari buruz Mayak azpimarratu du "artista garaikidea da, bere hitzek eta esanek izugarrizko gaurkotasuna dute", gaur egungo kontzeptuak lantzen zituela dio.

Igandeko saioari buruz azaladu digu, dantzariak eta ikusleak maila berean egongo dira, jendeak ikuskizuna oso gertu sentituko duela. "Oteiza 110" soiltasunean oinarrituko lana dela dio, edertasuna minimalismo horretan dagoela defendatzen baitute.

Igandean “Oteiza 110” eskain ostean, astelehenean "Errituak" ikuskizuna lantzen hasiko dira. Nafarroako DNA jaialdian aurkeztuko dute apirilaren 30ean, Aralarko San Migel Santutegian.