Faktoria
25 urte bete dira
PSE-EE, haustura baten ondorengo bategitea
Ramon Etxezarreta, Patxi Elola, Esozi Leturiondo, Kepa Aulestia eta Xabier Gurrutxagaren ahotsak bildu ditugu, bategiteak mende laurdena bete duen honetan.
-
13:49 min
Euskadiko Partidu Sozialistaren eta Euskadiko Ezkerraren arteko bategiteak zilarrezko ezteiak ospatu ditu asteburuan.
1993ko martxoaren 27an egin zuten bat, trantsizio hasieran oso urruti ziren bi alderdi haiek: Batetik, ETA pm-tik politikaginzara iritsi zen EIAren oinordekoa, Euskadiko Ezkerra. Eta Bestetik, Espainiako PSOEren Euskadiko atala, PSE. 82tik agintean zela gertatu zen bategitea; Espainian, Felipe Gonzalez zen gobernuburua.
Konbergentzia kongresu hura hartu zuen leku berean, Bilboko Arriagan izan da asteburu honetan ospakizun ekitaldia, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia buru zela.
Ramon Etxezarreta PSE-EEra iritsitakoen artean dago. Berarekin ez ezik, Patxi Elola, Esozi Leturiondo, Kepa Aulestia eta Xabier Gurrutxagarekin hitz egin du 'Faktoria'k Euskadiko Ezkerraren hausturaz, ezkerraren konberjentziaz eta EEren ondareaz.