Itxi

Faktoria

Emakumezkoen salerosketa

Amelia Tiganus: 'Putaren nortasuna fabrikatu egiten digute'

Amelia Tiganus 5 urtez 40 prostituzio etxetan aritu da lanean, gaur egun putaren nortasuna fabrikatzeko prozesuaren biktima izan zela argi dauka, eta sistema horren aurka gogor borrokatzen ari da.

  • 12:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amelia Tiganus 1984. urtean jaio zen Errumaniako Galati hirian. 13 urte zituela, eskolatik ateratzean talde bortxaketa pairatu zuen, bortxaketak sistematikoak bilakatu ziren, eta bere familiak albo batera utzi ostean, 17 urterekin baietz esan zion prostituta izateko eskaintzari. Espainiara joan zen bere proxenetaren bidez, 5 urtez 40 prostituzio etxetan aritu zen. Prostituzioa uztekoa adorea bildu eta 7 urtera bere barruan zeuden galdera asko erantzun zituen, feminismoari buruz gehiago ikasi zuenean. Gaur egun, Ameliak argi du "prostitutaren nortasuna fabrikatzeko sarearen biktima" izan zen.

Empoderarte elkarteak Donostian antolatutako erakusketan hartu du parte Ameliak, eta "Faktoria"n berekin hitz egin dugu.

Sare horrek, pobrezia eta indarkeria sexuala erabiltzen dituela dio emakumeak bereganatzeko. Ameliak azaldu digu prostituzioari luxuaren mozorroa jartzen zaiola. Pretty Woman pelikula horren eredu argia dela, eta berari ere, prostituzioaren bidez ondo bizi ziren emakume dirudun batzuen adibidea jarri ziotela, eta berak, sinetsi nahi izan zuen. Indarkeria glamourrarekin eta maitasunarekin makilatzen dela salatzen du, eta horrela, bera bezalako neskek, dagoeneko indarkeria sexualaren biktima diren neskek, prostituzioaren bidea, bide egokia dela sinesten dute, are gehiago, horrela euren bizitzaren kontrola izango dutela sinesten dutela.

Ameliak gaur egun argi du bera emakumezkoen salerosketaren biktima izan zela, izan ere, bere hitzetan oso zaila da prostituzioaren eta salerosketaren arteko ezberdintasunak topatzea.