Itxi

Faktoria

Marian Beitialarrangoitia

'Ustezko gorazarreak normalizazioa eragozteko ari da erabiltzen estatua'

Presoen ongietorrien harira Jaurlaritzaren jarrera kritikatu du "beti alde batera begiratzen duelako nahiz eta alde bat den mugitzen ari ez dena".

  • 17:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mozal legea, terrorismoaren gorazarreari buruzko zigor kodearen artikulua eta gorroto delituei buruzkoak, askatasunak mugatzeko eta "disidentzia politikoari bidea oztopatzeko" erabiltzen ari dela azpimarratu du 'Faktoria'n Marian Beitialarragoitiak, EHBilduk Madrilgo Kongresuan duen bozeramaileak, eta kontestu horretan jarri du, atzo Guardia Zibilak egindako lau atxiloketak ere: "Ustezko gorazarreak normaliazazioa eragozteko ari da erabiltzen estatua".

Kartzelan preso egon den pertsona bati bere familiak eta gertukoek ongietorria egiteko duten eskubidea defendatu du, eta ukatu egin du "hor terrorismoaren gorazarrareik dagonik". Beitiarrangoitiak gogoratu du EHBildu biktimen inguruan -"biktima denen inguruan", zehaztu du-  lan eraikitzailea egiteko prest daudela, baina iritzi dio "honen guztiaren atzetik beste zerbait ere ikusten" dutela.  Alde horretatik, Jaurlaritzaren jarrera kritikatu du "beti alde batera begiratzen duelako nahiz eta alde bat den mugitzen ari ez dena".

EHBilduko bozeramaileak adierazi du gertutik jarraitu beharko direla datozen egunotan aurrekontuen inguruan egiten diren mugimenduak. Gogoratu du "Rajoyk ez duela pausurik ematen ziurtasunik ez badu" eta uste du EAJrekiko elkarrizketak "epe motzean" hasteko aukerak ikusi dituela PPk. Balizko elkarrizketa horiei begira, Beitialarrangoitiak pentsiodunen mobilizazioak ekarri dizkie gogora jeltzaleei, eta pentsioen igoera dekretuz onartu bazen ere, partidak "aurrekontuetan biltzen direla " ohartarazi die.

Amnistia legea bertan behera uzteko EHBilduk eta ERCk aurkeztutako proposamena atzo Kongresuak atzera bota izanaz ere mintzatu da bozeramailea. Gogor kritikatu du Alderdi Sozialistaren jarrera, eta "ziurgabetasun jurididikoaren argudioa prentsa bidez zabaldu badu ere", gogorarazi du Amnistiaren legea transizioko lege oinarrizkoa zela defenditu zuela PSOEk eta ez duela hura aldatzeko jarrerarik.