Faktoria
Adolfo 'Txiki' Muñoz
'Lehendakariaren Ibex 35eko familia ez da gure familia'
Arlo politiko, sozial eta laboralean estrategia bateratzeko, erresistentzia tresna eta ekintza bertsuak izatea derrigorrezkoa dela erantzun dio LABi.
-
20:42 min
ELA eta LABen arteko eten handiaren erakusle izan da gaur Adolfo 'Txiki' Muñozi 'Faktoria'n egindako elkarrizketa. Arlo sindikalean "estrategia bateratuak izateko, tresnak homogenoeak izan behar" direla gogorarazi dio LABi, eta derrigorrezkoa dela une honetan "tresna eraginkorrekin erresistentzia gaitasun handia izatea". Grebak jarri ditu adibide gisa -"azkenaldikoetan, zoritxarrez, ez da egon"- eta grebak egiteko erresistentzia kutxa ere bai: "Ez dugu ezer inposatu nahi. Eredu aldarrikatzaile bat nahi dugu hedatu", gaineratu du eta iragarri "ekintzetan arazoak sortzen badira, zaila izango da ELA eta LABen artean dugun ahalmena aurrera eramatea, esparru, laboralean, sozialean eta polñitikoan".
ELAko idazkari nagusiak, era berean, Jaurlaritzak enpresari handiak babestuz daraman bidea kritikatu du gogor. Iñigo Urkullu lehendakariak Ibex 35eko enpresariekin egindako bileraz aritu da eta haiekin ateratako "familia argazkia" ekarri du gogora: "Lehendakariaren Ibex 35eko familia ez da gure familia". Zehaztu du Ibex 35ean dauden enpresetako kontseilariek iaz %11ko soldata igoera izan zutela eta, aldiz, langileentzako "miseria" dakarten neurriak hitzartzen dituztela gobernuek. "Ekonomiaren hazkundea adar-jotze hutsa da", adierazi du."Ez da kasualitatea orain jendea kalera ateratzea", iritzi dio pentsiodunen eta M-8ko mobilizazio handien harira.