Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Gerra ostean euskaraz idatzi zuen Perpetua Saragueta hil zela 32 urte

Gaur efemeridearen tartean gehienontzat ezezaguna izango den emakume baten berri jaso behar dugu, Perpetua Saragueta mezkiriztarra gogora ekarriko dugu.

  • 4:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur etxekoandre izatea beste aukerarik ez zuenean patuari aurre egin zion euskal emakumea, Perpetua Saragueta oroituko dugu. 1905ean Erroibarren, Mezkiritzen jaioa, 13 anai-arrebetan zaharrena zen, eta eskolan trebezia handia erakutsi arren, ezin izan zuen ikasten segi, ez zen hori traba gaindiezina izan ordea bere nahia betetzeko, gerra aurrean aldizkari ezberdinetan euskaraz idatzi zuen. Andres Iñigo euskaltzainak ikertu du Saraguetaren lana, eta, azaldu digunez, gehienetan Txorrondo ezizenpean euskaraz egin zuen lan hori erabat eten zuen 36ko altxamenduak. Errepresioa sufritu zuen Saraguetaren familiak, Baztandik Iruñeara joan ziren, guztira sei alaba izan zituen, eta garai ilunek bultzatuta urte askoan ixilik egon behar izan zuen berak eta ezkutuan bere euskaltzaletasunak. Baina 60ko hamarkadan atera zuen kemena berriz idazten hasteko, euskal emakumeen kemena nabarmenduz, besteak beste.

Sei alaba hazi eta etxean eta etxetik kanpora lan egin zuen senarraren okindegian, esaterako, Nafarroan gida baimena ateratzen bigarren emakumea izan zen Perpetua Saragueta. Xehetasun gehiago jakin nahi dituenak Andres Iñigoren Perpetua Saragueta: Esku idatziak eta hiztegia liburuan aurkituko ditu, garaiari aurreratuko emakume baten historia da.

Gerora etorri diren askoren aitzindaria, duela 32 urte, 1986ko martxoaren 26an hil zen Perpetua Saragueta.