Itxi

Faktoria

Joxe Ramon Bengoetxea

'Europak bere baitan duen gaia da Kataluniakoa. Erantzun egin beharko dio'

EHUko Zuzenbidearen Teoriako irakasleak azaldu dizkigu Carles Puigdemont eta Europan diren beste buruzagien kontrako auzibideak zein bide egin dezaketen.

  • 9:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jose Ramon Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbidearen Teoriako irakasle eta Europako gaietan adituak 'Faktoria'n esan digunez, delituak Alemanian eta Espainian nola dauden tipifikatuta oso ondo aztertu beharko da: Llarena epaileak Puigdemonti leporatzen dion matxinada delitua, batetik; eta Alemaniak lurralde bat bestetik banatzeko legez kanpoko pausua traizio goren gisa hartzen duena, bestetik.  Irakaslearen arabera, hala ere, kontuan hartu behar da bi delituen analogia ez dela nahikoa pertsona bat zigortzeko. "Zuzenbidearen oinarrietako bat da hori", azpimarratu du.

Gogoratu du Carles Puigdemontek Alemanian bezala Clara Ponsatik, Eskozian, helegitea jartzeko aukera leukaketela, eta Ponsatiren kasuan gogorarazi du Bengoetxeak Eskoziak jurisdikzio eskuduntza duela eta, beraz, "azken hitza Edingurgen egongo dela, eta ez Londresen". Horri erantsi behar zaio, gainera, Europako giza eskubideen sistema. Irakurketa politikoan sartu ez den arren, Bengoetxek azaldu du jada ezin dela esan Kataluniakoa "estatu kide baten kontua bakarrik denik". Irakaslearen arabera, "Europak bere baitan duen gaia da eta erantzun egin beharko dio".

.