Itxi

Faktoria

Olatz Arrizabalaga

'Emakume pilotariak errespetuz ikusten gaituzte orain. Hor dago aldea'

Emakumezkoen pilotak izan duen aldaketaz, egindako lanaz eta egiteko dagoenaz aritu gara Olatz Arrizabalaga txapeldunarekin eta Iker Amarika Master Cupeko antolatzailearekin.

  • 19:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Oraindik ez dut sinisten", esan digu 'Faktoria'n Olatz Arrizabalagak joan den martxoaren 25ean bizitakoak gogora ekartzerakoan. Leire Etxanizekin bikote zuela jantzi zuen txapela Master Cupean. Egun horretan, ordea, txapela bat baino gehiago irabazi zuen euren jardunak: inflexio puntua izan zen emakumezkoen pilotan: "Orain errespetuz ikusten gaituzte frontoian. Hor dago aldea", esan digu Arrizabalagak.

Emakumezko Master Cupeko antolatzaile Iker Amarikak, aspalditik egin den lanaren emaitza dela esan digu eta emakumezkoak pilotara erakartzeko ahaleginean jarraituko dutela, eskuz bezala, palan, eta "orain zestapuntan".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia