Itxi

Faktoria

Iñigo Cabacas - urtemuga

'Iñigo hil zuen pilota nork bota zuen argitzeko aukerak badaude'

Gaur apirilak 5, sei urte bete dira Iñigo Cabacas gazteak Ertzaintzak bota zuen pilotakada jaso zuela. Lau egunera, apirilaren 9 hil zen.

  • 5:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irma Orozko Iñigo Cabacasen lehengusina eta familiak daraman akusazio partikularreko kidea da. Egun hauek zaila dira Cabacas-Lizarazu sendiarentzat, bereziki Fina eta Manuelentzat, Iñigo Cabacasen gurasoentzat. Gomazko pilota batek zauritu eta hil zuen Iñigo eta material horren erabilpena salatzen jarraitzen du familiak.

Heriotza izan eta sei urtera, urrian, epaiketa egingo dute eta akusatuen aulkian eseriko dira sei ertzain. Cabacas familiak itxaropena du, "sei urteko borroka judizialaren ondoren, eta akusatuen artean nahi duten guztiak egongo ez direla jakinda, gertatu zena argitzea" espero dute. "Pilota nork bota zuen argitzeko aukerak badaude" esan digu Irma Orozkok.