Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Duela 17 urte jarri zuten martxan Wikipedia

Gure bizitzetan ia eguneroko bihurtu da baina ez ditu hainbeste urte. 2001eko urtarrilaren 15ean jarri zuten martxan Interneteko entziklopedia.

  • 1:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gure bizitzetan ia eguneroko bihurtu da baina ez ditu hainbeste urte. 2001eko urtarrilaren 15ean, duela 17 urte jarri zuten martxan Interneteko entziklopedia, Wikipedia.

Interneten ohiko entziklopedia bat egitea zen hasierako helburua baina tresna berri horren aukerak baliatuz, erabiltzaileek osatu zezaketen informazio bilgunea egiteko ideia sortu zen. Galder Gonzalez Wikilari elkarteko kideak esan digunez, sortu zuten bigarren bertsioa katalanez izan zen. Wikipedia euskaraz bi urte geroago, 2003an hasi zen garatzen baina datuak aintzat hartzekoak dira: 287 mila artikulu daude gaur egun eta hizkuntzen artean 31. tokian da, beste beste erabiltzaileen wikilari elkarteari esker. Dena den Wikipediaren oinarrian guztiok gaude, artikuluetan goian dagoen aldatu botoia sakau eta guztiok jar dezakegu gure hondar alea.

Uneotan kantitatea baino kalitatea dute helburu, gaztetxoek eta unibertistateko gazteek gehien kontsultatzen dituzten artikuluak euskaraz hizkuntza handi deituetan bezain sendoak izan daitezela, horretarako hitzarmena sinatu berri dute Jaurlaritzarekin.Ondo dago Googlen kontsulta egitea, baina kontuan izan guztiok hobe dezakegun tresna dela Wikipedia, egunez egun aldatzen doan entziklopedia.