Faktoria
Eguneko efemeridea
86 urte beteko zituzkeen Dian Fossey gorilen amandreak
Hil izan ez balute, gaur 86 urte beteko zituzkeen 'Gorilak Lainopean' filmak mundu osoan ezagun egin zuen Dian Fosseyk.
-
Dian Fossey gorilei irakurtzen. Argazkia: Robert I.M. Campbell/ National Geographic
1:30 min
Gaur efemeridearen tartean, mendiko gorilen munduan sartu behar dugu, Dian Fossey gogoratuz. Hil izan ez balute, gaur 86 urte beteko zituzkeen Gorilak Lainopean filmak mundu osoan ezagun egin zuen emakumeak .
Ruandako basoetan, mendiko gorilen ondoan, eurak imitatuz, ukituz eta besarkatuz mundua harritu zuen emakumea da Dian Fossey. 1963an bertara joan eta 1967an ikerketa zentru bat eratu zue Karisoken. National Geograpic aldizkariko hainbat irudik eta 1983an idatzi zuen Gorilak lainopean liburuak nazioartean zabaldu zuen bere izena, ondorengo hilketak eta izen bereko filmak kondaira bihurtu zutena.
Gorilak lainopean liburua 2011an euskaratu zuen Koro Navarrok. Arrastoa utzi dion lana, Navarrok azpimarratzen du oso kontalari ona dela Dian Fossey, sarri abentura liburua dela dio baina era berean ekologismoaren ikuspegi sakona ematen duela, gure lehengusu diren mendiko gorilen aspektu guztiak aztertuz.
Gure kide gisa erakutsi zituen Fosseyk gorilak, desagertzear, Afrikaren bihotzean euren ingurunea suntsitzen ari direlako baina baita ehizagatik ere, ehiztarien aurkako ekintzaile bihurtu zen Fossey, ekintzaile bereziki 1977an Digit gorila harra hil zutenetik, Fosseyrekin besarkatuta irudi ezaguenenetan agertzen den gorila zen.
1985ean bere etxolan aizkorakadaka hilda topatu zuten Dian Fossey, hilketa gordin harengatik ezta inor zigortua izan. Liburuan arnasten da arriskuaren airea, Navarrok esan digunez.
Gaur 86 urte jaio zen mendiko gorilen amandrea, Dian Fossey, lagun zituen gorilen lurraldean dago lurperatuta.