Faktoria
Eguneko efemeridea
122 urte dira X izpiak aurkeztu zirela
Erradiografia egiteko teknika jendaurrean 1896ko urtarrilaren 18an aurkeztu zen Londresen.
-
3:14 min
Guztioi egin digute noizbait erradiografia edo plaka bat, gure hezur eta organoen argazkia eskaintzen diguna. Bada, X izpien teknika hori jendaurrean duela 122 urte aurkeztu zuten Londresen. Sekulako iraultza ekarri zuen.
Zientzilaralariek detektatuta zuten bazela esparru elektromagnetikoan eguzki izpiekin, irrati uhinekin edo gama izpiekin batera beste izpi mota bat, baina 1895ean jar daiteke sorrera data: Wilhem Conrad Ranganek gorputzei aplikatuta zuten eragina ikusi zuen eta X izpien izena eman zien. Urtebete geroago, 1896an, Londresen egin zuen aurkezpenean bere emaztearen eskuaren erradiografia bat erakutsi zuen, eta iraultza eragin zuen, Fernando Plazaola EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko fisikariak azaldu digunez.
Ez da zalantzarik, gure bizitzan erabat txertatuta daude X izpiak eta ekarri duten aurrerapena ez dago zalantzan baina kezkak ere badira haien arriskuaz. Kalteak etengabeko edo gehiegizko esposizioak eragiten dituela argitu digu Fernando Plazaolak. 122 urte dira gaur gure hezur eta barrunbeak izpien bidez ikusgai bihurtu zirenetik….